Juan Carlosek gure auzoari buruz informazioa eman digu. Dirudienez, orain dela urte batzuk Aieten Hernanin baino sagardotegi gehiago zeuden! Katxola baserria sagardotegi bat zen, eta bertan sagardoa prestatzen zuten. Ba al zenekien "txalaparta" sagardoa prestatzen zuten langileek asmatu zutela? Sagardoa ez dugu prestatu, baina txalaparta jotzeko aukera izan dugu! Margolariak ere izan gara, Katxola baserriaren fatxada marraztu baitugu.
Bueltako bidean hainbat langilekin egin dugu topo eta beraiekin hitz egin dugu. Aieteko lorezainek beren lana polita baina neketsua dela esan digute. Lorezainek belarra mozteko makinak erabiltzen duen petroleoa fosiletatik datorrela esan du, baina bigarren mailako Anderrek ez zuen sinistu nahi. Gasolina fosil bat da? zalantzak sortu zaizkigu, eta Olatzek klasean lasaiago azalduko digula esan digu.
ARGAZKIAK IKUSTEKOKLIK EGIN HEMEN
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina