Astelehenan Zugarramurdiko Graxiana etxera joan ginen gaua pasatzera. Zugarramurdiko kobazuloan akelarre bat prestatu genuen gure desioak egi bihurtzeko. Kobazulo eder hartan ginenean argituko ez dizuedan desio bat eskatu nuen, eta... segituan historiaurreko proiektua etorri zitzaidan burura!
Historiaurreko proiektuaren amaieran pelikula bat grabatzen hasi ginen, baina ez genuen denborarik izan eszena guztiak bukatzeko. Bideo guzti horiek ezin ziren ezkutuan geratu. Horiek horrela, filmaren hartualdi batzuk eta Zugarramurdiko irudiak elkarturik bideo polit-polit bat geratu da. Bideoa editatzen ari nintzela nire usteak sendotu dira: Zer nolako artistak ditut gelan!!
3, 2, 1 GRABATZEN! Espero dut "filma"gustoko izatea.
Olatz
HISTORIAURREAN JOLASEAN. Aiete Ikastetxea from olatz on Vimeo.
Oso polita da!!! Lan ona!!
ErantzunEzabatuOLATZ OSO GUAPA ZAUDE
ErantzunEzabatukaixo Hegoi naiz. Olatz mila esker bideo hau egiteagaitik.
ErantzunEzabatu