2016(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

ZORIONAK HEGOI

Gabonetan Hegoiren urteak izan ziren, eta gelako lagunekin ospatzeko bi pastel ekarri zituen. Bat txokolatezkoa eta bestea fruitu lehorrekin. Kandelak pizterako garaian arazoak izan arren, azkenean lortu genuen! Hegoik desio bat eskatu zuen eta, indearrez, putz egin zuen. 
Zorionak Hegoi, eta urte askotarako!

David ere ez zen esku hutsik iritsi 2016. urteko eskolako lehenengo egunean. Izan ere errosko goxo bat ekarri zuen denen artean banatzeko. Nola jarri ginen!!! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina