2015(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea
NEPALEN ALDEKO AZOKA
Ekainaren 9 eta 10ean Nepalen aldeko azoka bat antolatuko dugu. Lortutako diruarekin eskola bat eraikitzen lagundu nahi dugu. Nepaleko bandera nolakoa den ikusi dugu, eta dagoeneko eskola apaintzen hasi gara. Oso polita geratu zaigu, baina bandera asko margotu beharko genituzke guk nahi dugun emaitza lortzeko; horregatik, beste geletara joan gara antolatu dugun azokaren berri ematera, eta laguntza eskatzera. Gela guztietan oso ondo hartu gaituzte: lagunduko gaituztela esan digute!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina