NIKO GELAKO EUSKARAREN ENBAXADOREA IZANGO ZARA ASTE HONETAN!!
ZORIONAK NIKO!! ASKO POZTEN GARA DOMINA IRABAZI DUZULAKO!
2015(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea
NEKAZARIAK GARA!
Nepaleko biztanleriaren gehiengoa nekazaritzara dedikatzen da. BINDUA kopetan jarri dugu eta gu ere nekazari lanetan aritu gara. Egunero gure limoneroa ureztazteaz gain, gaur hazi batzuk EREIN ditugu. Ea politak ateratzen diren!
2015(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea
NEPALEN ALDEKO AZOKA
Ekainaren 9 eta 10ean Nepalen aldeko azoka bat antolatuko dugu. Lortutako diruarekin eskola bat eraikitzen lagundu nahi dugu. Nepaleko bandera nolakoa den ikusi dugu, eta dagoeneko eskola apaintzen hasi gara. Oso polita geratu zaigu, baina bandera asko margotu beharko genituzke guk nahi dugun emaitza lortzeko; horregatik, beste geletara joan gara antolatu dugun azokaren berri ematera, eta laguntza eskatzera. Gela guztietan oso ondo hartu gaituzte: lagunduko gaituztela esan digute!
OLATZEN URTEBETETZEKO FROGAK
Olatz andereƱoaren urtebetetzea izan da, eta gure gustuko pastela egiteko osagaiak ekarri ditu: bizkotxoa, Nutella, Lacasitoak, txokolatea eta palomitak. Matematika-froga batzuk jarri dizkigu, eta gelakide guztiek gainditu ditugunez, mahaiak elkartu ditugu eta gure gustuko bizkotxoa elkarrekin jan dugu. Oso goxoa zegoen!
SALTZAILEAK GARA
Gelan denda eder bat jarri dugu etxetik ekarritako produktuekin. Saltzaile bikainak izateko, gure erosleei kanbioak ondo ematen trebatu behar gara. Horregatik, egun hauetan diruarekin jolasten ari gara. Praktika handia hartzen ari gara!
ELENA ETA AMAIA EUSKARAREN ENBAXADORE!
ZORIONAK ELENA ETA AMAIA! Hilabete honetan gelako euskararen enbaxadoreak izan dira, horregatik domina eder bat irabazi dute. Datorren astean domina hurrengo enbaxadoreari pasako diote. Ea nork merezi duen domina eramatea!
2015(e)ko maiatzaren 10(a), igandea
EUSKADIKO ORKESTRARA!
Beste lanbide bat ezagutu dugu gertutik: Euskadiko Orkestrako musikariena. Kontzertu eta ipuin eder bat entzun ondoren, musikari batek perkusiozko instrumentuak gertutik erakutsi dizkigu.
GU SUHILTZAILE!
Lanbideen inguruan gauza ugari ikasten jarraizten dugu. Aste honetan suhiltzaileekin egoteko aukera izan dugu. Donostiako suhiltzaile-parkera gerturatu gara eta bertan, kamoi bakoitzaren funtzioa ezagutu dugu. Erreskate kamioak eskala luze bat dauka, 30 metro neurtzen dituena, hain zuzen ere! Kamioak barrutik ezaguzteaz gain, mahukekin jolasean ibili gara. Anderrek, Olatz andereƱoa busti du eta barre egin dugu. Zein ondo pasa dugun!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)