Guk prestatutako yogurta probatu dugu gaur. Dastatu aurretik, LH2koei yogurta nola prestatzen den azaldu diegu; ondoren, beraiekin dastatu dugu. Supermekatuan erosten duguna baino goxoagoa zegoen! Ea argazki hauekin ideia bat egiten duzuen!
2015(e)ko apirilaren 23(a), osteguna
LIBURUAREN EGUNA
Gaur, apirilak 23, liburuaren eguna da; hau dela eta, LH3 eta 4ko lagunak ipuinak kontatu dizkigute. Oso ondo prestatu dituzte, eta istorio politak entzuteko aukera izan dugu.
2015(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena
KATXOLA BASERRIRA BISITA
Gaur Donostiako baserririk zaharrena bisitatu dugu: Aieteko Katxola baserria.
Juan Carlosek gure auzoari buruz informazioa eman digu. Dirudienez, orain dela urte batzuk Aieten Hernanin baino sagardotegi gehiago zeuden! Katxola baserria sagardotegi bat zen, eta bertan sagardoa prestatzen zuten. Ba al zenekien "txalaparta" sagardoa prestatzen zuten langileek asmatu zutela? Sagardoa ez dugu prestatu, baina txalaparta jotzeko aukera izan dugu! Margolariak ere izan gara, Katxola baserriaren fatxada marraztu baitugu.
Bueltako bidean hainbat langilekin egin dugu topo eta beraiekin hitz egin dugu. Aieteko lorezainek beren lana polita baina neketsua dela esan digute. Lorezainek belarra mozteko makinak erabiltzen duen petroleoa fosiletatik datorrela esan du, baina bigarren mailako Anderrek ez zuen sinistu nahi. Gasolina fosil bat da? zalantzak sortu zaizkigu, eta Olatzek klasean lasaiago azalduko digula esan digu.
ARGAZKIAK IKUSTEKOKLIK EGIN HEMEN

YOGURTA PRESTATZEN
Aste Santutik bueltan proiektu berri batekin hasi gara: Lanbideak eta auzoa.
Proiektu honen helburua eskolan AZOKA BAT antolatzea izango da. Horregatik, gauza ugari ikasten ari gara. Alde batetik, azoka bat antolatzeko behar diren lanbideen guztien nondik norakoak ondo ezagutuko ditugu. Beste alde batetik, azokan salduko ditugun produktuak nondik datozen ikusten ari gara. Eta hori gutxi balitz, gure produktuak egiten ari gara. Egun hauetan yogurta prestatzen ikasi dugu! Bihar probatuko dugu! Ea goxoa geratzen zaigun!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)