2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

BALEAREN EHIZA



DAGOENEKO PROIEKTU BERRIAREKIN HASI GARA;

"ITSASOA, ARRANTZA ETA EUSKAL NABIGATZAILEAK"

Gaur, Benito Lertxundiren abestia abestuz hasi gara, hona hemen karaokea etxean abesteko.



2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena

KRISTINA ENEA



        

 Atzo, Kristina Enea parkera goiza pasatzera joan ginen. "Hondakinak" eta " Esplora" izeneko  bi tailer egin genituen. 


Ikusi nahi dezute zein ondo pasa genuen?



BEGIRA BEGIRA




2014(e)ko martxoaren 10(a), astelehena

IGERILEKURA GOAZ ........





       

Datorren asteazkenetik aurrera, martxoak 12, apirilaren 9a arte, zuen seme-alabek igeriketa ikastaroa egingo dute. Kurtso hasierako bileran komentatu genizuen bezala, arratsaldeko ordu lektiboetan egingo da.
Ondoren, eraman behar dutena gogorazten dizuegu:

  • Bainujantzia
  • Eskuoihala
  • Igeriketarako txanoa
  • Txankletak
  • aldagarria
  • Orrazia
  • Plastikozko poltsa, bustitako toalla, txankletak eta bainujantzia sartzeko

Hau guztia motxila eroso batean sartuta, eskola instalakuntza bitarteko biderako.

Arropa erosoa eta janzteko erraza ekartzea eskatzen dizuegu.